XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Polemika Donostian Donostiako bestak direla eta urte guziez ipuin sari bat emaiten du hiriak, euskaraz eta espainolez.

Aurten, euskarazko saria irabazi duenak euskara ez daki.

Ipuia berak idatzi eta beste bati egin arazi dio itzulpena.

Gauza bera gertatua zen jadanik Irun sariarekin.

Orain polemika sortua da heia normal denez itzulpen bat presentatzea.

Espainolez idazten dutenek berriz diote Euskal Herrian ez direla kontutan hartuak, espainolez idazten dutenak baztertuak direla.